viernes, 4 de junio de 2010

GABIRIAKO GURE ESKOLA

Gabiriako eskola honek Balentzategi H.E. izena du. D.Eustaquio Balentzategi izena zuen gizonaren omenez, eskolari bere abizenaren izen berbera jarri zioten.

Garai batean bi gela eta bi irakasle zeuden. Gela batean eskolako neska guztiak eta irakasle bat zeuden (emakumea), eta beste gelan mutil guztiak eta beste irakaslea (gizonezkoa). Jangela ere bazegoen.

Orain dena guztiz desberdina da: 49 ikaslerentzat bost gela eta gela txiki bat dugu. Horrez gain irakasle gela, idazkaritza, komunak eta guk “Dantzalekua” deitzen diogun gela bat dugu. Bertan soinketa, musika, ... egiten ditugu. Irakasleak ere gehiago dauzkagu, guztira 9 irakasle. Gainera neskak eta mutilak batera gaude. Hori bakarrik ez, Gabiriako ostatuko gela bat erabiltzen dugu jangela bezala.

Aurten bost gelatan gaude banatuta: 3-4 urteko gela, 5 urteko gela, 1. zikloa, 2. zikloa eta 3. zikloa.

Eskolan, ikasiz aparte, irteera asko ere egiten ditugu: lo egitera joan (aurten Lizarrara joan ekainean), zinera, jolas parketara, beste herri batzuetara... Horrez gain urtero Eskola Txiki jaialdia ospatzen dugu.

Besterik gabe, hau da gure eskola.

lunes, 3 de mayo de 2010

Atxodoko eskola

Atxondoko eskola oso txikia da eta horregatik denok ezagutzen gara. Horretaz aparte, gure eskolan seigarren mailararte ematen dira klaseak.

5. eta 6. mailako ikasleak oso pribilegiatuak gara eskola 2.0-ko produktuak erabiltzen ditugulako. Produktu horiek arbel digitala eta portatilak dira.

Eskola hiru zatitan dago banatuta; eraikuntza naguziak, gela prefabrikatu batek eta ikasgela batzuk osatzen dute.

Eraikuntza naguzian liburutegia, txikien gela, haur hezkuntzako gelak, zuzendaritza eta gure gela daude.

Gela prefabrikatuan lehenengo zikloko gela dago desdoble gela batekin.

Ikasgeletan, azkenik, bigarren zikloko gela, musika gela eta desdoble gela bat daude.



Hau da gure eskola!

Hemen gu geu!

Hona hemen nortzuk garen:

Atzeko ilaran ezkerretik eskumara: Gontzal, Renato, Laura eta Irati.

Erdiko ilaran ezkerretik eskumara: Mari, Itsasne, Maialen, Amaia eta Dani.

Aurreko ilaran ezkerretik eskumara: Jose, Javi, Mikel, Koldo eta Gaizka.





jueves, 29 de abril de 2010

GABIRIA: kokapena, eraikinak eta hizkuntza

Gipuzkoan Goierri erdialdean dago. Inguruan dauden herriak Zumarraga, Legazpi, Ezkio-Itsaso eta Ormaiztegi dira.

Gabirian 490 biztanle inguru daude (2010 urte hasieran). Eta biztanleria goraka doa kanpotarren eta egin diren eta egiten ari diren etxe berrien eraginez.

Gabiriako etxe gehienak baserriak edo bi etxebizitzako txaletak dira .Sei lantegi eta denda bat daude; dendaren izena Altzibar lorategia da. Lau taberna eta lau elkarte ere badaude.

Gabiriako eraikin batzuk antzinakoak dira, oso politak: eliza, ostatua, udaletxea, ... .

Zazpi auzo daude: Gabiria gunea edo Kaskoa, Madariaga, Txakilikuatro , Aztiri, Alegi, Orbeldegi eta Ugaran. Auzoak bata besteengandik nahiko bananduta daude, etxe asko eta asko garai batean baserriak izandakoak baitira.

Gabirian hitz egiten den hizkuntza normalki Euskara da eta betidanik izan da. Baina orain zenbait erdaldun etorri denez, Gaztelera ere entzuten da. Hala ere Gabiriako euskalkia hitz egiten eta entzuten da gehien bat.

Argazkiak:
Kaskoa.
Madariaga.
Orbeldegi.
Alegi.
Aztiri.
Txakilikuatro.
Ugaran Behekoa.
Hizkuntza.